Plan pastorala

Azken urteotan, Espainiako B.V.M. Irlandesas ikastetxeetako Pastoraltzak funtsezko aldaketak ezagutu ditu. Arreta ekintzetan jartzeari utzi diogu, garrantzitsua den aspektuan ardaztu ahal izateko, hau da, gure ikastetxeetan Adimen espiritualaren kulturaren sorketan.

Carmen Pellicerren esanetan, adimen espirituala gure lan hezigarrian garatu behar ditugun 5 adierazle edo ezaugarrietan oinarritzen den gaitasuna da. Hauetako bakoitza, curriculum-en ardatza osatzen dituen gainerako oinarrizko konpetentzietan gertatzen den moduan, pertsonek eta giza taldeek beraien bizitzan zehar sortzen eta garatzen dituzten gaitasunen eta eremu esperientzialen artean mugitzen da. Adin bakoitza eta ikaskuntza testuinguru bakoitza era askotan estimula daiteke, nahiz eta 5 ardatz hauek dimentsio espiritualaren heltze prozesuan aurki ditzakegun. Gainera, eremu pastorala esplizituki indartzeko modu aparta dira.

1. Barne mundura zabaltzea

Norberaren ezagutza eta autokontzientzia sakon aztertzea eta, aldi berean, existentziaren beraren ardatz dinamikoak ezartzea.

2. Misterioa aitortzea

Misterioa errealitatearen estalduratzat ez ezik, norberaren eta gizarte-ezagutzaren zabalkuntzatzat ere ulertzea.

3. Sakratua eta balio handikoa dena aditzea

Sakratutzat eta balio handikotzat jotzen ditugun elementuak identifikatzea eta hauetan gizabanakoaren eta taldeko errealitateak eta balioak kokatzea.

4. Esanahiaren bila aritzea eta sinesmen-sistema bat egitea

Bizitzaren beraren zati diren sinesmenak egituratzea, berezkoen eta tradizio familiar eta sozio-kulturaletan oinarritutakoen artean desberdinduz.

5. Afektibitate-lotura gradualizatzea

Afektibitate-loturaren gradualizazioa eta bere errealizazioaren premia garatzea, norberaren eta beste pertsona eta instituzioen arteko lokarri gisa ulertuta.

Hortaz, gure pastoraltza berrikuntza eta sakonketaren kutsua bereganatzen ari da, hurrengo urteetan egokituko duguna.