Elkarbizitza eta bitartekaritza plana

B.V.M. Irlandesas Ikastetxeak 2013-2014 ikasturtean hezkidetza lehentasun estrategikoa izatea erabakia zuen. Ikasturte horretatik aurrera, lehentasun estrategikoa izaten jarraitu du harremanak askatasunean, erantzunkizunean, espiritu kritikoan eta parte-hartzean izaten laguntzeko.

Hori dela eta, berdintasuna gure Hezkuntza Proiektuaren ardatz transbersala bihurtu da eta, ondorioz, egunero edozein genero-indarkeria mota saihesteko lan egiten dugu, hau da, emakumeen aurka burutzen den indarkeria, bai eta gizarteak gizona edo emakumea izateari buruz duen ustearekin bat ez datorren pertsona ororen aurka burutzen dena ere. Hau ikasgelan berdinen arteko gatazka eta tratu txarren argibide-faktoretzat hartu dugu.

Hezkidetza-batzordeak urtero ekintza zehatz batzuk egitea erabakitzen du Hezkidetza planean islatuak agertzen diren helburu orokorrak aurreratzeko. Helburuak honako hauek dira:

1. Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eremuaren barneko berdintasun ereduan konpetentzien bidezko ikaskuntzaren paradigman ez ezik, B.V.M. Institutuko izaera propioaren esparruan ere sakon aztertzea, ikastetxeko eguneroko bizitza dinamizatuz hezkidetzaren benetako kultura ziurtatzeko asmoz.

2. Genero-ikuspegi batetik proposamen berriztatzaileak garatzea eta genero-ekitatea indartu, bultzatu eta garatzen duten praxi berritzaileak zehaztea gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko, beti genero-indarkeria eta sexismoan oinarritzen den indarkeriazko edozein adierazpen saihestuz.

3. Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe.

4. Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.

5. Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.

Bitartekaritzari buruz, hemen duzue laburpena: Bitartekaritza