Berrikuntza

Ikastetxeak eskoletan hezkuntza metodologia berritzaileetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza estrategia berriak sartzeko erabakia hartu du.

Horretarako, lehenengo urratsa irakasleek metodologia honen gaineko prestakuntza eta formakuntza jasotzea izan da. Honen ostean, hezkuntza aldaketa eta berrikuntza prozesu bat martxan jartzeko jarduera-plan bat moldatu egin dugu.

Gure ikasleek dituzten hezkuntza premiei erantzuna emateko, eskoletan ezartzea erabaki ditugun metodologia batzuk honako hauek dira: haur txikien estimulazio goiztiarraren garapena, ikasleen  aniztasunari arreta adimen anitzen teoriaren oinarriak kontuan izanda, lan kooperatiboa, proiektu eta pentsamendu errutinetan oinarritutako ikaskuntza.  


Ikastetxearen lehentasuna, inguratzen gaituen mundua kontuan izanda, ikasgelen osaera integrala lortzea da. Osaera honetan, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren ardatza izango da, bere autonomia, konfiantza, espiritu kritikoa eta izaera lehiatsua indar ditzan.