Lehen Hezkuntza

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 17:00etara

* Haurtzaindegi zerbitzua: Goizeko 8etatik aurrera

Lehen Hezkuntzako etapa sei mailetan banatuta dago.

GURE HEZKUNTZA PROPOSAMENA:

Harrera mailaka:

Etapa honetan zehar, 1go eta 2. mailetan egiten da eta, honen bitartez, balioen, sormenaren eta harreman sozialen dimentsioaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, ikasleen ezagutza pertsonala eta emozionala sustatzeko.

Metodologia berrien aplikazioa:

Adimen guztien garapena sustatzea premiazkoa dela uste dugu. Hori dela eta, ulermen proiektu, pentsamendu errutina, giltza eta trebetasun, adimen anitzen paleta eta lan kooperatiboa garatzeko tekniketan oinarritutako metodologia erabiltzen dugu.

Ikasleei estrategiak eman eta bizitza errealeko egoerak forma praktikoan aztertzeko eta irtenbide egoki bat emateko gai izateko diseinatuta dago.

Ulermen proiektuek, gaitasun kognitiboak, emozionalak, motorrak eta harremanak garatzen dituzten jardueren bidez, hobeto ulertzen laguntzen die gure ikasleei. Informazio gehiago

Eredu hirueleduna:

Eredu hirueleduna ikastetxeko edozein eskola-ordutan aurkitu ahal den berezitasun bat da (ikasgaiak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz). Hau da, matematika eta gaztelania eta literatura gazteleraz egiten dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek. Ingelesez, ordea, English, natural eta social science, computers, PE eta tutor session. Eta, azkenik, euskaraz Euskara izeneko irakasgaia, inguru, gizarte, erlijio eta tutoretza.

Teknologia berrien integrazioa:

Teknologia berriak gure ikasleen eskola-orduetan oso erraz aurki ditzakegun ikasteko tresnak dira. Batez ere, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan (iPad-en 1x1 erabilera, scratch-a, liburu digitalak, irakasleek sortutako material digitala).

Beste jarduera batzuk:

Lehen Hezkuntzako etapa osoan, maila bakoitzean, adierazpen artistikoa ordutegi berean ematen dugu, hiru hilez behingoko tailerrak antolatuz (xake-jokoa, antzerki-tailerra, musika…). Honen arrazoi nagusia ikasleak taldez aldatzea eta gainerako kideekin elkarrekin bizitzea da.

Ikasturteko azken egunetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek tailer labur batzuk egiteko aukera izaten dute urtero. Tailer hauek diziplinartekotasunean oinarrituta daude, hau da, mailaka eta ikasgaika nahasturik (1go-2. / 3.-4. / 5.-6.) Tailerren helburua ikasleei jarduera eta besteekiko harreman mailako ezaguera ematea da.

Ikasturte hasieran, erlijio departamentuko buruak eta tutoreek antolatuta, 5. eta 6. mailako talde bakoitzak izandako elkarrekin bizitzea azpimarratu nahi dugu.

Irakurmena sustatzeko ikasleen artean elkarri laguntzeko estrategia erabiltzen dugu. Alde batetik, LH-ko 6. mailako ikasleak Haur Hezkuntzako 5 urteko umeekin eta, bestetik, DBH-ko 2. eta 3. mailetan dauden ikasleak LH-ko 1go mailako umeekin. Horretaz gain, ikasturtean zehar irakurritako liburuen egilearen topaketak urtero antolatzen ditugu.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, berdinen arteko bitartekaritza prozesua erabiltzen hasi da. Ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleak beraien arteko gatazkak konpontzen saiatzea, irakasleek parte hartu barik. Dena den, irakasle guztiak, ikasleen arteko gatazkei erantzuna emateko, prozesu honen gainean trebatu dira.

Haien artean ager daitezkeen gatazkak konpontzeko hainbat adostoki sortu dira elkargune bezala.