Haur Hezkuntza

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 17:00etara

* Haurtzaindegi zerbitzua: Goizeko 8etatik aurrera

Haur Hezkuntzako etapa bi zikloetan banaturik dago:

            Lehenengo zikloa: 2 urte

            Bigarren zikloa: 3,4,5 urte

GURE HEZKUNTZA PROPOSAMENA:

Harrera mailaka:

Goizeko lehenengo orduan egiten da eta, honen bitartez, balioen, sormenaren eta harreman sozialen dimentsioaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, ikasleen ezagutza pertsonala eta emozionala sustatzeko.

Metodologia berrien aplikazioa:

Ziklo bietan, egunero Glenn Doman-en metodologian oinarritutako teknikak erabiltzen ditugu: Adimen-BITS-ak (entziklopedikoak, matematikoak eta irakurketa bitak) eta bi hemisferioen garapena sustatzen duen Estimulazio fisikoa lantzeko Programa.

Adimen guztien garapena sustatzea premiazkoa dela uste dugu. Hori dela eta, ulermen proiektu, pentsamendu errutina eta trebetasun, adimen anitzen (IIMM) paleta eta lan kooperatiboa garatzeko tekniketan oinarritutako metodologia erabiltzen dugu. Informazio gehiago

Eredu hirueleduna:

Ikasleak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez mintzatzen den leku paregabean bizi dira. 2 urteko ikasleek eta Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleek euskara eta ingelesa ikasteko murgiltze-programa batean parte hartzeko aukera dute. 4 urtetik aurrera, gaztelania ere dute. Etapa honetan zehar, hiru hizkuntzen ikaskuntza finkatzen hasten da. Beraz, gure ikasleek irakasgai guztiak euskaraz ala ingelesez emango dituzte, matematika eta gaztelania izan ezik.

Teknologia berrien integrazioa:

Teknologia berriak gure metodologiaren zati dira, eskola-orduetan zehar egindako erabileran edota bigarren zikloko ikasleen aldetik egindako iPad-en erabileran ikus daitekeena.

Bigarren zikloko ikasleek astero 2 ordu dituzte hainbat txokotan parte hartzeko: iPad-en 1x1 erabilera, jolas matematikoak, robotika eta Lego eraikuntzak.

Ikasturtean zehar, urtero, Haur Hezkuntzako ikasleek jarduera ezberdinetan parte hartzen dute, hain zuzen ere, akuario, ostalaritza eskola eta operara egindako bisitak, ingelesezko antzerkia…