DBH

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 8.30etatik 16.20etara eta ostiraletan 8.30etatik 13.45etara

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lau mailetan banatuta dago. 

GURE HEZKUNTZA PROPOSAMENA:

Etapa honetan zehar, ikasleak trebatu nahi ditugu bere nortasuna osoki eta integralki garatzeko, bizitza pertsonal, familiar, sozial eta profesionalaren eremuetan pertsona gisa errealiza daitezen.

Metodologia berrien aplikazioa:

Ikaskuntza esanguratsua eta nabarmena izango da, gure ikasleak ikaskuntza prozesu horretan elementu aktibo eta beraien garapenaren egile izanik. Hori dela eta, gure ikasleek beharrezko gaitasun guztiak lor ditzaten nahi dugu munduan zehar ondo moldatzeko eta, era berean, aldaketaren eragile izateko.

Ikaskuntza eta ulermena hobetzeko kontuan izan dugu ikasgai kurrikular guztiak antolatu dugun modua.

Hau guztia lortzeko ikaskuntza kooperatiboa eta honetan oinarritutako proiektuak (pentsamendu errutina, giltza eta trebetasunak… erabiliz) premiazkoak dira.

Eredu hirueleduna:

Eredu hirueleduna ikastetxeko edozein eskola-ordutan aurkitu ahal den berezitasun bat da (ikasgaiak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz). Ingeles ikasgaia mailaka antolatuta dago. Hori dela eta, Cambridgeko azterketetan ateratako emaitzak bikainak izan ohi dira.

Teknologia berrien integrazioa:

Teknologia berriak gure ikasleen eskola-orduetan oso erraz aurki ditzakegun ikasteko tresnak dira, hain zuzen ere, iPad-en 1x1 erabilera, robotika, liburu digitalak, irakasleek sortutako material digitala…

Beste jarduera batzuk:

Ikasturteko azken egunetan, ekainean, DBH-ko ikasleek tailer labur batzuk egiteko aukera izaten dute urtero. Tailer hauek diziplinartekotasunean oinarrituta daude eta hauen helburua ikasleei jarduera eta besteekiko harreman mailako ezaguera ematea da.

Robotika proiektua.

Frantsesa eta alemana, hautazko irakasgai bezala.

Cambridgeko azterketetarako prestakuntza.

Ikasturtean zehar 4, 8 ala 12 asteetako esperientziak Irlandan.