Batxiler

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 8.30etatik 16.20etara eta ostiraletan 8.30etatik 14.30etara

Etapa honen egitura zera da: bi kurtso ezberdinak, 1go eta 2. mailak. 

GURE HEZKUNTZA PROPOSAMENA:

Hezkuntzako etapa honen helburua ikasleei formakuntza integrala ez ezik, heldutasun intelektuala ere bermatzen duen prestakuntza bat ematea da. Honen bitartez, ikasleek gero eta globalizatuago dagoen mundu batean bizitzeko beharrezko gaitasun guztiak lortu ahal izango dituzte.

Ikaskuntzak esanguratsua eta nabarmena izaten jarraituko du, zeren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ezarritako metodologia eta teknologia berrien erabilerari jarraipena emango baitiegu. Gauzak horrela, etapa hau amaitzean, ikasleek beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea eta unibertsitatera sartzeko probetan emaitza bikainak ateratzea lortuko dute.

Ikastetxeak bi modalitate eskaintzen ditu.

            • Zientziak (alde batetik, Natur-Osasun Zientziak izeneko lehengo ibilbidea fisika-kimika eta biologia-geologia irakasgaiak elkartzen dituena eta, bestetik, Teknologiko izeneko ibilbidea fisika-kimika eta marrazketa teknikoa elkartzen dituena).

            • Giza eta Gizarte Zientziak (ekonomia, literatura unibertsala eta mundu garaikidearen historia irakasgaiekin).

Hautazko irakasgai sorta bat proposatzen du ikastetxeak (Ahozko komunikazioa ingelesez, Frantsesa, IKT, Kultura zientifikoa, Laborategiko teknikak, Psikologia, Filosofiaren historia, Ordenagailu bidezko marrazketa eta diseinua…).

Gauzak horrela, ikasleen premiei erantzun hobea emateko ikastetxeak makina bat ibilbide eskaintzea erabaki du.

Ingeles eta Euskara ikasgaiak mailaka antolatuta daude. Hori dela eta, Cambridgeko eta Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetako azterketetan ateratako emaitzak bikainak izan ohi dira.