Nor da?

Ama Birjina Dohatsuaren Ikastetxearen fundatzaileari, Mary Ward, buruzko biografiak abangoardiako emakume libre eta aparteko umiltasunekoaren nortasuna islatzen digu. XVI. mendeko Ingalaterrako garai zailetan jaio eta Europan ekimena martxan jarri nahian eman zuen bizitza, hil ondoren jarraitzeko eta apostolu-grina eta garaiko eta etorkizuneko emakumearen hezkuntzaren ikuspegi argi eta ausarta iraunarazteko.

Mary Ward apostolu-lanaren aitzindaria eta hezitzailea izan zen arrazoi hauek direla eta:

  • Garaiko eskemak urratu zituen eta bere jarraitzaileekin “kontenplaziozko” bizimodu generoa “ekintzara” eraman zuen, betebeharrak klausurarik gabe gauzatuz.
  • Mojak lurraldetik kanpo bidali zituen lehenengoa izan zen.
  • Emakumeak eremu apostoliko guztietan zituen aukerak ikusi zituen lehena izan zen.
  • Hezkuntza kristauaren zabalkundea igarri zuen.
  • Garaiko ekintza apostoliko guztietara zabalik egon zen.

Mary Ward, hezitzaile zen aldetik, bizitza erlijiosoa hezkuntzaren beharretara egokitzen ahalegindu zen. Bere ideia gizarteko klase guztietarako hezkuntza izan zen, pertsonaren eta tokiko beharretara egokitutakoa, prestakuntza espirituala, intelektuala, fisikoa eta psikologikoa jasoko zituena, pertsona osotasunean prestatzeko.

Mary Ward-en esaerak

“Lan egin bake, poz eta eskuzabaltasun handiarekin. Urte batean egiten ez dena, beste batea

“Jainkoaren maitasuna giltzapean sartzen uzten ez duen sua bezalakoa da, ezinezkoa baita Jainkoa maitatzea eta haren aintza zabaltzeko lanik ez egitea”

“Maitatu mundu guztia, baina ez interesagatik, Jainkoagatik baizik”

“Ez hartu inoiz zure burua garailetzat, zeure burua garaitzen duzunean ez bada"

“Bildu zuretzako gaztaroan bertute eta ohitura onen altxorra, zahartzaroan lagungarri eta kontsolagarri izan ditzazun”

“Ez utzi egun bat bera ere igarotzen zeure burua heroi gisa garaitu gabe"