Gure nortasuna

Ikastetxe katoliko itundua, hizkuntza anitzekoa eta integrala gara, Ama Birjina Dohatsuaren, BVM, Institutuko zati, Mary Ward fundatzailearen karismarekin kutsatua. Pentsamolde irekia dugu, gizartearekin eta bizi garen ingurunearekin konprometitutakoa, Ebanjelioko baliotean oinarrituta.

Ikastetxea, eskaintzen dugun hezkuntza-kalitatea dela eta, inguruan ezaguna izatea nahi dugu. Ikastetxea hauetan oinarrituta:

  • Fedean eta balio pertsonalen garapenean oinarritutako hezkuntza.
  • Ama Birjina Dohatsuaren, BVM, Institutuko hezkuntza-ereduarekin identifikatutako giza taldea.
  • Emaitza akademiko onak, etengabeko hobekuntzarekin konprometitutako banakako arretaren, metodologia aktiboaren eta eguneratuaren bitartez lortutakoak.
  • Hizkuntza anitzeko prestakuntza, nagusiki ingelesa eta euskara, eta teknologia berriak menderatzea.
  • Familiekin eta hezkuntza- eta gizarte-ingurunearekin lankidetzan lortutako prestakuntza.
  • Baliabide pedagogiko eta ekonomikoen bikaintasun-printzipioetan oinarritutako kudeaketa.

Balio hauen alde agertzen gara:

  • Transzendentziari zabalik dagoen prestakuntza, fedeak eta erlijioak pertsona aberasten dutela konbentzituta.
  • Gure espiritualtasunaren balioetan oinarritutako hezkuntza: ASKATASUNA; JUSTIZIA; EGIA; POZTASUNA.
  • Gizakiarekiko errespetuzko jarrera eta parte-hartzea Sokuntzaren zaintzan.

Kristau Eskola, Escuelas Católicas eta Euskalit fundazioko kide gara