Gure lorpenak

Gure ikasleen prestakuntzari dagokionez, urteetan zehar hainbat ebidentziari esker ikastetxean bide egokian lan egiten ari garela egiaztatu ahal izan dugu. Hala nola,

  • Ikasleek, Batxilergoko 2. maila amaitu eta gero, bai Selektibitatean( 1998-1999ikasturtetik), bai gaurko Unibertsitateko Sarbide probetan izandako emaitza onak.,
  • Ikastetxean lortutako espediente akademiko ona dela, Unibertsitateko Sarbide probetan izandako emaitzak direla, unibertsitate ikasketak aukeratzeko orduan, beraiek gustoko duten ordena horren araberako lehentasuna izaten duen ikasleen portzentai handia.

  • Ikasturteetan zehar, Ikastetxeko hainbat ikaslek Euskadiko Batxilergoko Aparteko Saria lortzea 
  •  Zientifikoak Olinpiadetan parte-hartzea
  • Ikastetxean jasotako prestakuntza dela medio, gure ikasleek lortutako ingeles maila ona. Maila hau Cambridge-ko Azterketen Tituluek ziurtatzen dute (ikastetxean prestatu eta antolatutako azterketak).

Kudeaketaren bikaintasunaren onarpena:

  • 2007. urtean Eusko Jaurlaritzak emandako Zilarrezko Q saria lortu genuen.
  • Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren ezarpenean murgilduta gaude.

Beste onarpen batzuk

  • Eusko Jaurlaritzak emandako Heldutasun Teknologiko Ereduaren maila aurreratuaren erdiespena.
  • Eusko Jaurlaritzako “Sare Hezkuntza Gelan” izeneko hezkuntza-berrikuntzako proiektuaren kide.
  • Cambridge-ko zentro aztertzailea.