Udako campusa

IRISH DAYCAMP

Ingeles ikastaroan parte hartzen duten ikasleek ingurune osasungarri eta seguru batean hizkuntza sakontzeko aukera izatea nahi dugu.

Hizkuntza osatzen duten oinarrizko lau hizkuntza trebetasunak (ulermena, mintzamena, idazmena eta irakurmena) jarduera sorta handi baten bitartez lantzea da helburu nagusia. Metodologiak material elkarreragileak ditu, JOLLY PHONICS Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta TRINITY STARS Lehen Hezkuntzakoentzat.

Ordutegia: 9.30etatik 15.30etara Haurtzaindegi zerbitzua: 8.30etatik (hautazkoa) 

Telefono zenbakia: 944802172

Padel eta tenis campusa

Tenisa eta padela egiteaz gain, campusean egingo dituzten jarduerak kirol anitzak eta tailerrak dira.

Ordutegia 9.30etatik 14.30etara izango da.

Campusak guztira 5 aste iraungo ditu, nahiz eta aste solteak ere aukera daitezkeen.