Orientazio psikopedagogikoa

Orientazio Psikopedagogikoko Departamentutik gure ikasleen ikaste eta handitze prozesuari berari lotutako eremu ezberdinetan lanean gabiltza:

·         Bokazio-orientabidea, DBH-ko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzentzen zaien banan-banako aholkuan datza. Honen helburua ikasle bakoitzak bai ibilbide akademikoaren eta profesionalaren bai lan-bizitza aktibora igarotzearen gaineko aukerarik onena hartzeko dituen gaitasunak bideratzea da.

·         Ikasleen gaitasun eta nortasunaren identifikazioa, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ziklo guztien amaieretan egindako aldizkako segimenduen bitartez.

·         Irakasleen arteko elkarlana heziketan ager daitezkeen zailtasunak edota ikasketa-arazoak beherala antzemateko. Banan-banako Azterketa Psikopedagogikoak, Bitartekotza- eta Deribazio-saioen elaborazioa eta, behar izatekotan, geroko segimendua eta laguntza.

·         Eremu pertsonal, akademiko edo profesionalean beraien seme-alabekin zerikusia izan dezaketen edozein ekintzaren edo jokabideren gaineko familiei zuzendutako banakako arreta eta aholkatzea. Honela, familiaren eta ikastetxearen arteko harremanak, ikasleen garapen integrala garatzeko funtsezkoa dena, aurrera egingo duela ziur gaude.

·         Ikastetxean burututako tutoretzako ekintzaren koordinazioa eta bultzada –kanpoko espezialisten laguntza puntualarekin- ikasturte akademiko, talde eta etapa bakoitzean aurkitutako beharrak kontuan izanda, gaiak moldatuz. Hezkuntza berrikuntzari dagozkion ekintzak sustatu.

·         Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eskainitako arreta, ikastetxean ahalik eta integrazio maila handiena bultzatuz. Baliabide materialen eta giza baliabideen eskaeraren kudeaketa. Egokitzapen Kurrikularren, Hezkuntza-Errefortzuen eta Laguntza Gelaren sorrera eta ezarpena.

 

Psikologoa: Garbiñe Etxebarria Posta elektronikoa: getxebarria @colegioirlandesas.com Orientatzailea: Ainhoa Barrenetxea Posta elektronikoa: abarrenetxea@colegioirlandesas.com Ordutegia 9.30etatik 16.30etara