Jantokia

Ikastetxeak ikasle guztiei jantoki zerbitzua eskaintzen die. 4 txanda ezberdinetan antolatuta dago eta heziketa-etapa bakoitzari bat dagokio: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxiler.

Menua osorik ikastetxean prestatzen da eta jatekoa nutrizionalki kalitate onekoa ez ezik, osasungarria ere da.

Alergiak eta elikadura-intolerantziak dituzten ikasleen beharrei erantzuna emateko, ikastetxeak hauei menu bereziak eskaintzen dizkie.

Gainera, hilean birritan familiei jantokiko ateak zabaldu nahi dizkiegu. Ekimen honen helburua sukalde zein jangelatik bisita gidatua egitea da, gurasoek seme-alabek jaten duten menua proba dezaten (8 pertsoneko taldea).

Kontaktu-pertsona: Rosa Álvarez  Posta elektronikoa:  ralvarez @colegioirlandesas.com Ordutegia: 8.30etatik 13.00etara