Lan kooperatiboa

Lan kooperatibotzat hartzen dugu ikasleen eta irakasleen arteko elkarrekiko eta taldeko lana burutzeko erabilitako teknika, estrategia eta baliabide metodologikoak, eta honen helburua berdinen, irakasleen, materialen, baliabideen eta beste pertsonen artekaritza bidez elkar laguntzea da. Gainera, horrela, ezagutza modu bateratuan eratuko dute.

Hezkuntza-etapa guztietan lan kooperatiboan oinarritutako teknika, estrategia eta baliabide metodologikoen erabileraren alde agertuko gara

Ikasketa kooperatiboaren ardatza ikasleen arteko informazio trukaketa da, hau da, guztiengandik zerbait ikastea. Lan mota honi esker, ikasketa kooperatiboaren oinarrizko elementuak garatzen dira: aurrez aurreko elkarreragina, elkarrekiko menpekotasun positiboa, banakako erantzunkizuna, pertsonen arteko gaitasunak eta taldean lan egiteko gaitasunak eta taldearen gogoeta.