Estimulazio goiztiarra

Haur batek jaiotzean daukan potentziala sekulakoa da eta egiaztatuta dago bizitzako lehenengo urteetan jasotako estimulu-kopuruaren araberakoa izango dela bere neurona-zirkuituaren hazkundea, hein batean. Adimenaren estimulazio goiztiarrarerako programen helburua sekulako gorputz-, adimen-, eta gizarte-potentziala garatzeko aukerak eskaintzea eta etorkizunean gerta litezkeen ikaskuntza-zailtasunak saihestea da.

Ikastetxean, Haur Hezkuntzako ziklo bietan, egunero Glenn Doman-en metodologian oinarritutako teknikak erabiltzen ditugu: Adimen-BITS-ak (entziklopedikoak, matematikoak eta irakurketa bitak) eta bi hemisferioen garapena sustatzen duen Estimulazio fisikoa lantzeko Programa