Berrikuntza proiektuak martxan

IPAD PROIEKTUA

2014-2015 ikasturtean, ikaskuntza digitala garatzeko tresna garrantzitsuetako bat, IPAD-a, erabiltzen hasi ginen gure eskoletan.

Tresna honen moldakortasunak eta potentzialak berrikuntza proiektuak eta sartuta gauden aldaketa prozesua aurrera eramateko baliabide egokia bilakatu dute. Hau guztia kontuan izanda, gure eskoletan erabiltzeko aukeratutako gailu elektronikoa IPAD-a izan da.

Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasita, ikasle bakoitzak bere Ipad propioa du

Baliabide teknologiko hau mailaka txertatuz joatea erabaki dugu, 2018. urtean ikastetxeko etapa eta maila guztietan presente egon dadin, Haur Hezkuntzatik Batxilergoko 2. mailaraino.

TAILER LABURRAK

Ikasturteko azken egunetan, ekaineko lauzpabost egun, ikastetxeko ikasleek tailer labur batzuk egiteko aukera izaten dute urtero. Tailer hauek diziplinartekotasunean oinarrituta daude eta hauetan parte hartzen dutenek produktu bat sortu behar dute.

INGELESA

Ikastetxeak hizkuntzen trataera bateratuaren gaineko apustuarekin bat datozen metodoak erabiltzeko erabakia hartu dugu, metodologia eta teknologia berrien erabilerari lotuta.

Ingelesaren ikaskuntza prozesuan lagunduko duten metodoak dira hauek, hizkuntzaren jabetze-prozesua naturaltasunez lortzeko gai direnak. Gainera, ikastetxean orain arte izandako emaitzak oso onak izan dira.

ENTUSIASMAT

Matematika zerbait erabilgarri eta praktiko gisa lantzeko adimen anitzetan oinarritutako metodoa da. Material honen helburu nagusia da matematika errealitate egitea eta ikasleek eragiketak ebazteko erabilgarriak diren trebetasunak edo estrategiak ikastea. Horrela lortzen da ikasleek matematika eta bizitza errealaren arteko lotura naturalak antzematea, eta gelatik kanpo ere praktikotasuna ikustea.

FANTASTIC

Gure ikasleen ikaskuntza prozesu osoan zehar Teknologia berrien erabilera egokia eta arduratsua sustatzeko asmoarekin sortutako iniziatiba bat da.

ABERASTE KURRIKULARRA LORTZEKO PROIEKTUA

Aberaste kurrikularra lortzeko proiektua Eusko Jaurlaritzak sortutako Bikaintasunerantz izeneko programaren barnean aurkitutako aberaste kurrikularra eta aniztasunari arretaren bidez berrikuntza lantzeko eta garatzeko asmatua izan da.

GAITASUN HANDIAK AZTERTZEKO PROIEKTUA

Gaur egungo hezkuntzaren printzipioetako bat jarraian agertzen den baieztapenean funtsatzen da: “Ikastetxeek ikasleen banakotasunak ezagutzeko premia izan beharko dute eta, aldi berean, aniztasuna kontuan izanda (gaitasun handiko ikasleak anitzak dira eta euren artean oso desberdinak), pertsona bakoitzaren beharrei, ezaugarriei eta gaitasunei egokitutako erantzun hezigarri baten plangintza egin beharko dute. Hau da guztion artean eta guztientzako kalitatezko ikastetxeak eraikitzeko/sortzeko bide bakarra.

Badakigu gaitasun handiko ikasleek ikasteko era desberdina dutela. Hori dela eta, argi dago ikastetxeetan aniztasunari erantzuteko proiektuak garatzeko premia dagoela, baita gaitasun handiko ikasleei eman behar zaizkien erantzunak bertan txertatzeko beharra ere.  

17-18 ikasturte honetan, ikastetxeak Euskadin aitzindaria den protokolo bat abian jarriko du. Bai protokolo honi, bai Aberaste kurrikularra lortzeko proiektuari esker, Lehen Hezkuntzako 1go mailatik hasita eta eskola inklusiboaren esparruaren barnean, gaitasun handiko ikasleen berariazko hezkuntza-beharrak identifikatzeko eta jaramon handia egiteko lanean hasi gara.