Adimen anitzak

Howard Gardner doktoreak, Harvardeko Unibertsitatean irakaslea, gauzatutako teorian, adimen ezagunez gain (linguistiko-berbala eta logiko-matematikoa), honako hauek gehitu egin ditu: naturalista, interpertsonala, espazial-bisuala, intrapertsonala, gorputz-kinestesikoa eta musikala.

Adimen linguistiko-berbala, logiko-matematikoa, interpertsonala, intrapertsonala, musikala, gorputz-kinestesikoa, natualista, espazial-bisuala eta espiritualaren garapena sustatzeko ikaskuntza-esperientziak sortzen ditugu.  

Gainera, hauetaz gain, beste adimen bat, bederatzigarrena, erantsi dugu, adimen ESPIRITUALA. Danah Zohar eta Ian Marshall-en ustez, adimen espirituala funtsezko adimena da. Honen helburua, esanahi eta balioen arazoei aurre egitea eta ondoren irtenbidea aurkitzea, gure bizitza testuinguru zabalago eta esanguratsu batean ikustea eta, aldi berean, gure bizitzarako zein bide edo ekintza den baliotsuagoa zehaztea da.

Adimen espirituala gure Izate ororen ezaugarritzat hartuta, esan dezakegu honek osotasun moduko bat harmonikoki lan egiten duela adimen arrazionala eta adimen emozionalarekin batera.