I. Martxa Solidarioa

  • 23 de julio de 2019

Urriaren 5ean Leioako BVM Irlandesas Ikastetxeak antolatutako I. Martxa Solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. “La Cuadri del Hospi” izeneko elkarteak egindako lanarekin bat egin nahi dugu. Elkarte hau haurren minbizia humanizatzera, sozializatzera eta ikertzera bideratuta dago, baita hezur-muinaren donazioari buruzko dibulgazioa egitera ere, beraz, bere lana ikusgai egitera eta, aldi berean, bere proiektuak aurrera eramateko dirua biltzera laguntzea da gure helburua.

Martxaren hasiera Irlandesas Ikastetxetik goizeko 11.00etan izango da eta bukaera, José Ramón Aketxe Enparantzan (Kultur Plaza), hain zuzen ere. Honela, ibilbidea Irlandesas Ikastetxeko familiei eta Leioa udalerriko haur, gazte eta helduei zuzenduta dago.

Izen-ematea egiteko 2 aukera daude: banakakoa eta familiarra (familia baten kideak parte hartzeko).  Parte hartzaile bakoitzak izena emateko 5¤ ordaindu beharko ditu eta honi euro bat gehitu ahal zaio dohain gisa.

+ Banakakoa (sakatu hemen)

+ Familiarra (sakatu hemen)

Eta ekitaldi honen amaiera gisa, José Ramón Aketxe Enparantzan (Kultur Plaza) aktibitate batzuk antolatuko ditugu eta Standby izeneko musika taldeak zuzenean joko du. Guztiok elkarrekin gozatzea espero dugu!