English  |  español  | euskara
Colegio Irlandesas Colegio Irlandesas
Irlandako ikastetxeren ezkutua
Geure izaera :: Zer egin nahi dugu?
     Zer egin nahi dugu?

IKUSKERA

Eskaintzen dugun eskaintza-kalitatea dela-eta gure ingurunean ezaguna den ikastetxea izan nahi dugu. Kalitate hori, honako hauetan oinarritzen da:

 

- Fedean eta balio pertsonalen garapenean oinarritutako heziketa, aldaketarekiko pentsamolde irekia sustatu eta kultura eta fedearen arteko elkarrizketa bideratzen duena.

- Ikastetxeko langileak IBV María delakoaren hezkuntza-ereduarekin bat etortzea.

- Emaitza akademiko onak,   honako hauen  bitartez  lortu  direnak: banakako arreta, metodologia aktibo eta eguneratua, etengabeko hobekuntzarekin konpromisoa hartu duena.

- Prestakuntza eleaniztuna, funtsean ingelesari eta euskarari dagokionean, eta teknologia berriak menderatzen dituena.

- Familiekin eta hezkuntza- eta gizarte-inguruenarekin lankidetzan egindako prestakuntza.

- Baliabide pedagogikoen zein ekonomikoen bikaintasunaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa.

Pertsonaren heziketa integrala lortu nahi dugu, haren dimentsio guztiak kontuan hartuz: dimentsio transzendentea, morala, emozionala, gizarte-arlokoa, adimen-arlokoa, akademikoa, fisikoa eta etorkizunari begirakoa.

 

Gure ustez, maitatzeko eta munduan eta munduarekin zoriontsu izateko sortu du Jainkoak gizakia. Beraz, pertsona libreak, zuzenak, arduratsuak, zintzoak eta alaiak hezi nahi ditugu:

 

-Pertsona libreak, beren  buruen  jabe  direnak,  kritikoak errealitatearekin eta beren bizitza eta mundua bera eraikitzeko gai direnak.

- Gainerakoekiko  harremanetan  zuzentasun-sena  duten  pertsonak,  toleranteak,  solidarioak  eta  gizarte-aldaketaren eragileak.

- Pertsona arduratsuak, sorkuntzaren eta bizi diren munduaren partaide sentitzen direnak.

- Beren prestakuntza, hazkuntza eta ikasketa prozesuaren eragileak.

- Beren buruarekiko eta gainerakoekiko harremanetan zintzo eta garbi jokatzen duten pertsonak.

- Pertsona alaiak, ‘edukitzea’ barik ‘izatea’ lehenesten duten pertsonak, Jesusen mezuaren esperantzak eta autoestimazio positiboak ematen dieten alaitasunez.

- Balore horiek oinarri hartuz, prestakuntza intelektual eta espiritual ona erdietsi nahi dugu.

 

 
Nortzuk gara?  -  Zer egin nahi dugu?  -  Nola egin nahi dugu?  -  Nortzuek egin nahi dugu?  -  Araubidea  -  MARY WARD  -  Erregistroa
Términos de Uso // Declaración de Privacidad // Copyright 2006 by My Website